
Kanpaina honen helburua Gabonetan Bilbotik New Yorkera egingo den hegaldia sustatzea da. MailChimp bidez sortutako posta elektroniko automatizatua diseinatu da, eta helburu nagusia erabiltzaileen interesa piztea eta bidaia hori erreserbatzeko gogoa sortzea da.
Gainera, mezuaren diseinuak esperientzia erakargarri eta emozionala sortzea bilatzen du, erabiltzaileak bidaia hori aukera berezi eta ahaztezin gisa ikus dezan, Vueling-en egungo estetika korporatiboari jarraituz (bere kolore eta estilo bisualari eutsiz).
