LEGE-OHARRA
SARRERA
Honako dokumentu honek Olaia Álvarez Eguen-ek interneten eskaintzen duen WEB hau erabiltzeko Baldintza Orokorrak ezartzen ditu.
WEB honetarako sarbidea baldintzatua dago, izan ere, edozein erabiltzailek klausula hauetan dauden termino, jakinarazpen, ohartarazpen eta gainerako legezko abisuak aurrez irakurri eta onartu behar ditu.
WEB honetan sartzea doanekoa da eta WEBa ikusteko ez dago aurrez izenik eman edo inon erregistratu beharrik, salbu eta zerbitzu jakin batzuetan berariaz eskatzen bada.
Egon litezkeen beste webgune batzuetarako konexioak eta erabiltzaileak konexio horiei eman liezaiekeen erabilera, Erabiltzeko Baldintza Orokor hauen eta aipatutako webguneek eskatzen dituzten baldintza espezifiko posibleen mende daude.
Baimendutakoa ez den bestelako edozein erabilera berariaz debekatuta dago.
WEB HONEN TITULARRAREN IDENTITATEA
Hona hemen WEB honen arduraduna identifikatzeko datuak:
Olaia Álvarez Eguen.
mkt56-olaiaae@harrobia.net
ZERBITZU EMAILEAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
1.- Zerbitzu hornitzaile gisan, Olaia Álvarez Eguen derrigortua dago WEB honek eskaintzen dituen zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin izan litezkeen jakinarazpenen sekretua eraginkorki bermatzera, bai eta plantea litezkeen balizko erreklamazioei erantzutera ere. WEB orrialde honek ez ditu bere bisitarien datu pertsonalak jasotzen ez biltegiratzen, erabiltzaileak bere borondatez eskaintzen dituenean izan ezik.
2.- Olaia Álvarez Eguen-ek gaitasuna du, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi barik, WEBean, konfigurazioan nahiz aurkezpenean dagoen informazioan aldaketak edo eguneratzeak egiteko; eta hori alde batera utzirik, erabiltzaileak jakinaren gainean jartzen saiatuko da, egoerak hala egiteko aukera ematen duenean.
3.- Bai WEBerako sarbidea bai bertako informazioari eman dakiokeen erabilera hori egiten duenaren erantzukizun esklusiboaren pean egongo da. Olaia Álvarez Eguen-ek ez du informazioa jaso eta erabiltzetik etor litezkeen ondorio, kalte edo okerren gaineko erantzukizunik izango, haren eskumenen erabilera hertsian jarraitu behar dituen legezko xedapenen aplikaziotik etor litezkeen jarduerak salbuetsiz.
Olaia Álvarez Eguen-ek ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, informazioa edo eskainitako zerbitzuak, aplikagarri diren legeen bertutez eman beharreko bermeak edo titularraren eta erabiltzailearen arteko akordio batean esplizituki deskribatutako bermeak izan ezik.
Olaia Álvarez Eguen-ek ez du, hala dagokionean, hirugarren pertsonek emandako edukia bermatzen, eta ez du bermatzen emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edo komenigarritasuna, informazio horri erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak eman diezaioketen xederako.
ERABILTZAILEAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
1.- Uneoro, WEB honetako zerbitzuen erabilera zilegia egin behar du, indarreko legeriari jarraituz, Olaia Álvarez Eguen-en jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.
2.- Erabiltzaileak ez du egingo, titularrak haren eskura jartzen dituen zerbitzuen bitartez, edukiei kalterik edo alteraziorik eragin diezaiekeen egintzarik, eta ez du WEBaren funtzionamendu ona oztopatuko, beti ere inolako arazo teknikorik eragin gabe, birus informatikorik eraman lezakeen elementurik transferitu gabe edo WEB hau erabat edo partzialki kaltetu, interferitu edo eragotzi gabe, eta beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa kontrolatu edo aldarazi gabe.
WEBGUNEAREN ETA BERE ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIKO BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNAREN ESKLUSIOA
1.- Olaia Álvarez Eguen-ek ez du bermatzen Webgune honen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna.
Hala, Webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun edo jarraitutasun faltatik erator litekeen ezelako kalteengatiko edozein erantzukizunetatik kanpo geratzen da.
Edonola ere, bere ahalegin onenak egingo ditu WEB honen eskuragarritasun jarraituari eusteko.
2.- Titularrak erabiltzaileen esku jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak, hirugarrenei bertara sartzea galarazteko. (Ikusi Pribatutasun Politika).
3.- Nahiz eta segurtasun neurri egokiak ezarri, ez du bermatzen WEB orrialde honetako edukietan erabiltzailearen sistema informatikoan alterazioak eragin litzakeen birusik edo bestelako elementurik egongo ez denik.
4.- Era berean, ez du bermatzen WEBera sartzean edo edukian errorerik egongo ez denik.
JABETZA INTELEKTUALA
WEB honen eta bertan dauden elementuen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak Olaia Álvarez Eguen-en titulartasuna dute, salbu-eta kontrakoa adierazten denean, eta indarrean dagoen araudiak babesten ditu.
Erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta transformazio eskubideen erabilpen esklusiboa titularrari dagokio.
WEB honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta jasotako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere, baimenik gabe.
Soilik baimentzen da erabilpen pertsonalerako eta ez komertzialerako bistaratzea eta kargatzea.
ESTEKAK EDO LOTURAK
Titularraren aurretiazko eta esanbidezko baimen barik ezingo da beste edozein WEBetatik Atarirako inolako estekarik ezarri.
WEB orrialde honek beste atari edo webgune batzuekiko esteka edo loturarik edukiko balu, ez du aipatutako webgune horien gaineko kontrolik eta ez da horien edukiaren erantzule.
COOKIES POLITIKA
Cookiak erabiltzeari dagokionez, webgune honek cookiak erabil ditzake erabiltzailearen nabigazioa hobetzeko, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko eta bisiten inguruko datu estatistikoak jasotzeko. Cookiak nabigatzailearen bidez desaktiba daitezke.
LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Erabiltzeko eta nabigatzeko Baldintza Orokor hauek, eta baita erabiltzailearen eta titularraren arteko edozein harreman ere, Espainiako legeriari jarraituko diote.
Baldintza hauetatik eratorritako edozein auzitarako, bi alderdiak Bilboko (Bizkaia) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskuduntza esklusiboaren mende jartzen dira.
