Bizkaiko Foru Aldundiarentzat garatu genuen kanpainan, BEZaren garrantzia modu sinple eta guztientzat ulergarrian azaltzea izan zen helburua.

Ideia nagusia eguneroko egoera oso ezagun batetik abiatu zen: tiketak. Tikeak erosten ditugunean, gauzen balioa gogorarazten digute, zenbat ordaintzen dugun eta zer jasotzen dugun trukean. Hortik abiatuta, galdera bat planteatu genuen: eta osasun publikoaren benetako balioa zenbatekoa da herritarrarentzat?

Erantzuna sinbolikoa da: 0 €. Baina 0 € horren atzean errealitate konplexu bat dago, sistema oso bat sostengatzen duena. Hor sartzen da BEZa, herritar guztion ekarpenaren bidez zerbitzu publikoak posible egiten dituen mekanismoa.

Kanpainaren leloa “BEZa: Zure Osasuna, Zure Konpromisoa” izan zen, ideia argi bat transmititzeko: osasun publikoa doakoa dela dirudien arren, guztion konpromiso kolektiboari esker mantentzen dela.

Modu honetan, kanpainak kontzeptu ekonomiko bat (BEZa) eguneroko hizkuntzara hurbildu zuen, eta osasun publikoa guztion ardura partekatu gisa ulertarazi zuen, ikuspegi erraz, zuzen eta esanguratsu batean.